Berriak | 2014-11-27

Konpostaje tailerrak antolatu dira Eskolako Agenda 21en barruan

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek azaroaren 27an Arrigorriaga BHI eta Urduña HLHI zentroetan konpostajea lantzeko egindako tailerren berri eman nahi du. Hain zuzen ere, Urduñako HLHIko lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 42 ikasle eta Arrigorriagako batxilergoko 1. eta 2. mailetako 25 ikasle izan dira tailerretan. Tailer horien helburu nagusia da hondakin organikoen birziklatze prozesua erakustea, hau da, materia organikoa hondakintzat hartzen den unetik ongarri bihurtzen den momentura arteko prozesua erakustea.

Tailerra alorrean aditua den Vermican enpresak eskaini du; hondakin organikoak sailkatzeko jarraitu beharreko irizpideak eta banaketa osteko birziklatze prozesua azaldu ditu. Jarraian, dinamika praktikoetan, ikasleek materia organikoaren degradazioan parte hartzen duten organismo batzuk behatu ahal izan dituzte: zizare gazte eta helduak, horien arrautzak eta abar, eta transformazio prozesuaren ostean konpostak hartzen duen itxura ere ikusi ahal izan dute.

Azkenik, ikasle batzuek konpostagailu bat eraiki dute, ongarria lortzeko beharrezko baliabide eta materialak zein diren ikasten duten bitartean, eta gainerakoek hazitegi bat prestatu dute, letxuga haziekin. Hazitegiko zuloen erdietan ongarria jarri dute, eta, beste erdietan, degradatu gabeko materia. Tailerraren ondoren, kasu bietan izandako bilakaera aztertu beharko dute.

2015eko lehen hiruhilekoan, Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten eskualdeko beste ikastetxe batzuetan ere egingo da tailer hau.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo