Berriak | 2014-08-02

Amaitu da etxeetan aurrezteko eta ingurumena zaintzeko Aktibatu + programa

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek “Aktibatu + Programa, aurrezteko eta ingurumena zaintzeko” programaren emaitzen berri eman du. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen hau Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko etxeetan egin da, eta, guztira, 371 familiak hartu dute parte; izan ere, herritarrek ingurumenaren iraunkortasunaren alde izan beharreko partaidetza sustatzea zen programaren helburua.

Helburu neurgarriei dagokienez, energia-kontsumoa %6,2 murriztu da (9 tona petrolioren baliokidea den aurrezkia, urtean), ura %2,7 (500.000 litroko aurrezkia, urtean), mugikortasuna %1,8 (2,1 tona petrolioren baliokidea den aurrezkia, urtean), eta hondakinak gaika batzeko edukiontzien erabilera, berriz, %13 areagotu da (4,4 tona hondakinen aurrezkia, urtean).

Behin ekimena amaituta, parte-hartzaileak tokiko GAP Aktibatu + taldearen parte izan daitezke Facebooken, eta, horrela, ingurumenaren iraunkortasunarekin erlazionatutako esperientziak eta ezagutzak partekatzen jarrai dezakete. Hartara, programa amaituta egon arren, nahi duenak aukera izango du ekimen honi lotuta jarraitzeko, aurrerantzean ere Ingurumena gehiago errespetatuko dituzten etxeak eraikitzeko asmoz.

Gainera, egiaztagiria jaitsi dezakete eta sari interesgarri askoren zozketan har dezakete parte: jokoan daude IPad bat, Orbea markako bizikleta bat, bi gautako asteburua bi pertsonarentzat landetxe batean, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburu-sortak, Eroskiren Plan Berdea liburuaren aleak, eta bisita gidatu esklusiboak interesgune hauetara: Mutrikuko olatuak aprobetxatzeko instalazioak, Metro Bilbaoko makina-gela, Urdaibai Bird Center, Urkiolako Parketxea, Gorbeiako Parketxea, Armañongo Parketxea, Oñatiko zero emisioko supermerkatua (Eroskiren eskutik), eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren instalazioak.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo