Berriak | 2018-08-20

Nerbioi-Ibaizabaleko zentroei buruzko Eskola Agenda 21eko buletina argitaratu da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du Eskola Agenda 21en hamabigarren buletina argitaratu dela. Dokumentu honek ikasleek 2017-2018 ikasturtean zehar egindako lana laburbiltzen du. Gai nagusia honakoa izan da: zer egin aldaketa klimatikoaren aurrean.

Deskribatutako ekintzen artean, honakoak nabarmentzen dira: udaletara egindako bisitak, jardunaldi teknikoak edota ikastetxeen artean nahiz udalekin egindako foroak.

Hemen kontsulta daiteke: 2017 -2018 buletina

Eskola Agenda 21en lau udalerritako bederatzi ikastetxek hartu dute parte: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugao-Miraballes. Hona hemen ikastetxe horiek: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta Ugao-Miraballesko IPI.

Datorren 2018-2019 ikasturtean, Eskola Agenda 21 ikastetxe berberetan eramango da aurrera, eta honako gaia jorratuko dute: Zain ditzagun itsasoak eta ibaiak: plastikoei stop!

Eskola Agenda 21ek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza jasotzen du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo