Berriak | 2018-10-15

Olio bilketak %72 egin du gora sentsibilizazio kanpainaren ondoren

Olio bilketak %72 egin du gora sentsibilizazio kanpainaren ondoren

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi ditu ekainean eskualdean etxeko landare olioaren birziklapen maila gehitzeko egindako kontzientziazio kanpainaren emaitzak, hala, etxeetako hustubideetatik olioa botatzea murrizteko.

2017ko urtarriletik irailera bitartean birziklatzeko 14.128 litro olio jaso ziren, eta 2018ko aldi berean 17.508 litro. Gehikuntza azken hiru hilabeteetan gertatu zen, komunikazio kanpaina martxan jarri zenetik aurrera. Bildutako hondakinen % 72ko gehikuntza gertatu da beraz:

2017ko ekaina-iraila: 4.439 litro

2018ko ekaina-iraila: 7.634 litro.

Hauek egin ziren kanpainan: 34 edukiontzi laranjetan itsaskiak jarri ziren, 1.850 kartel jarri ziren eta doan banatu ziren 3.300 inbutu. Inbutuak eskuragarri daude oraindik ere, Udaletxeetan, Jasangarritasunerako Eskualdeko Bulegoan (Elexalde 18, Arrankudiaga), Abusu Zentro Soziokulturalean (Arrigorriagan 9), San Antonio liburutegian eta Etxebarriko CIMEan jaso daitezkeelarik.

Inbutuak egokigarriak dira, eta horien xedea da erabilitako landare-olioa plastikozko ontzietan isurtzen laguntzea.Ontzia beteta dagoenean, erabilitako landare-olioa biltzeko hurbilen dagoen edukiontzira eraman behar da, tapa ondo itxita. Bertan, ontzia eta barruan bildutako olioa utziko dira. Udaleko, Nerbioi-Ibaizabal hondakin-zerbitzuaren bitartez, edukiontziak hustu, eta legez baimendutako zentro batera garraiatuko dira, bertan tratatu ditzaten eta energia-balioa eman diezaieten, biodiesela eginez edo beste erabilera batzuk emanez.

Proiektu honek Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren Ingurumena Sustatzeko Planen (PIMA hondakinak) finantzazioa jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo