Berriak | 2019-01-23

Datorren zapaturako Ibaizabaleko ertzetako hondakinak kentzeko eguna atzeratu da eguraldi txarragaitik

Ibaizabaleko ertzetan hondakinak kentzeko eguna, zapaturako aurreikusita egoana, martiaren 23rako atzeratu da, aste honetako eguraldi txarra tarteko. Udaltalde 21, Galdakaoko udalagaz eta Brigdestone enpresagaz ados jarri ondoren, pentsau dabe euritearen ondorioz ibaiak daroan ur kopuruak eta datozen egunetarako aurreikuspenek aholkatzen dabela ekintza atzeratzea, beste arrazoien artean, boluntarioen segurtasunagaitik.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo