Berriak | 2019-03-01

30 kilo plastiko bildu dituzte Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugao-Miraballesko ikasleek

30 kilo plastiko bildu dituzte Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugao-Miraballesko ikasleek

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Eskolako Agenda 21 proiektuaren ekimenen barruan, eta Ibai eta Itsasoak zaindu, Stop plastikoak! lelopean, eskualdeko ikastetxeetako 150 ikaslek plastiko bilketa egin dutela ikastetxe eta ibai inguruetan, otsailean zehar antolaturiko ibilbideetan.

Ibilbide bakoitzean bi talde osatu dira: plastiko hondakinak biltzea izan da talde baten lana. Eskularruak eta plastikozko poltsak banatu zaizkie eta guztira 30 kilo plastiko jaso dituzte. Erreka eta ibaietan plastiko hondakinak gutxitu dituzte ikasleek ekintza honi esker.

Herritarrek plastiko hondakinen arazoaren inguruan duten ezagupena eta sentsibilizazio maila zein den ezagutzeko, galdeketa herritarrei egitea izan da bigarren taldearen lana. Ikasleek galdetu dietenean ea ezagutzen zuten 2050 urterako plastikoaren ekoizpenean eta birziklapenean ezer egiten ez bada, itsasoetan aurkituko den plastikoaren pisua, arrainen pisua baino handiago izatea aurrikusten dela, herritarrek honen berri ez zutela, izan da emaitza. Ez dira ezagunak herritarrentzat ere, ondorengo datuak: plastikozko poltsa batek 400 urte behar dituela deskonposatzeko edo 1.000.000 plastiko botila ekoizten direla minutuko munduan, edo 20.000 segundoko. Plastikoaren arazoa uste baino handiagoa dela ondorioztatu dute herritarrek.

Arrigorriaga BHI, Galdakaoko Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI eta Elexalde BHI, eta Ugaoko eskolak hartu dute parte ekintza honetan, jada. Eguzkibegi Ikastolak, Galdakaoko Ostalaritzako Goi Mailako Eskola eta Galdakao HHI ikastetxeek hurrengo asteetan ekintza hau egingo dute.

Eskolako Agenda 21 programak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila Sailaren diru-laguntza jaso du.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo