Berriak | 2019-05-17

Etxebarriko Eskolako Agenda 21 Foroak amaiera eman dio 2018-2019 ikasturteari

Etxebarriko Eskolako Agenda 21 Foroak amaiera eman dio 2018-2019 ikasturteari

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazi nahi du Etxebarriko Eskolako Agenda 21 Foroa egin dela ostiralean, maiatzaren 17an, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekitaldian parte hartu dute Loren Oliva Alkateak, Miguel Angel Herrero Alkateordeak, eta DBHko 1º, 2., 3. eta 4. mailako 17 ikaslek osatutako ordezkaritza batek, Etxebarri BHIko Eskolako Agenda 21 programa koordinatzen duten irakasleak lagunduta. Ekitaldiak amaiera ematen dio 2018-2019 programari, Ibai eta Itsasoak Zaindu. STOP PLASTIKOAK? gai nagusi hartuta.

Udalak ongietorria eman ostean, ikasleek aurreko ikasturtean hartutako konpromisoen betekizun-mailaren jarraipena egin dute. Bestalde, udal-arduradunek udalerrian energia berriztagarrien eta kontsumo energetikoaren arloetako sentiberatze eta informazio jarduketak azaldu dituzte, eta baita arlo horiei dagokionez  garatu dituzten ekintzak ere, horrela 2018ko maiatzeko foroan  jaso ziren proposamenei erantzunez.

 

Jarraian, ikasleek Eskola Agenda 21 esparruaren baitan ikasturte honetan egindako jarduketen laburpen bat egin dute, besteak beste: tapoien bilketa, plastikoen birziklapena, uraren kontsumo arduratsua eta ibai ertzeko garbiketa; udal diagnostikoa eta ekintza plana ere, burutu dute, ibilbide horretan plastikoak bilduz (latak, yogurt ontziak, litxarreria poltsak, poltsak, tabako paketeak…) eta Etxebarrin plastikoen arazoa zein den ezagutzeko galdetegia eginez; Gorka Menendez Bacetaren eskutik eskainitako Stop plastikoak jardunaldi teknikoan parte hartu dute; ikastxean burutu dituzten komunikazio ekintzak, diagnostikoaren eta jardunaldi teknikoaren emaitzak zabaltzeko.

Halaber, honako eskaera hauek aurkeztu dituzte Etxebarriko udalean: 1) Herriko dendetan eta ostalaritzako establezimenduetan birziklatzearen eta plastikoaren erabilera murriztearen garrantziari buruzko informazioa emateko eta sentiberatzeko kanpaina. 2)  Herriko dendariei poltsa biodegradagarriak erabiltzeko diru-laguntzak ematea. 3) Sentiberatzeko kanpainak egitea  etxeetan plastikoen erabileren murrizketa sustatzeko.

Azkenik, plastikoaren erabiliera murrizteko ikastetxeak hartu dituen konpromisoak azaldu dituzte eta izango dira: norberaren konpromisoa; ibai ertzeko eta ikastetxeko inguruak ikasturtean zehar bitan garbitzea; herriko komertzioetara hurbilduko dira plastikoaren murrizketaren beharrari buruz informatu eta sentiberatzeko. Loren Oliva Alkateak herritarrak poltsa bererabilgarriak izateko ahalegina egingo duela azaldu die eta Udalaren laguntza eskaini die ibai ertzaren garbiketarako. Gonbidapena luzatu die ere, praktika honen behatzaileak izatera Etxebarriko eta planetako jasangarritasuna hobetzen laguntzeko.

Ikasleentzako kontu interesgarriei buruzko solasaldi baten ostean, ekitaldiari amaiera amen diote eta parte-hartzaileek opari bana jaso dute.

Eskolako Agenda 21 a, ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, eta Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta Etxebarriko Udalaren arteko lankidetzan oinarritzen da. Xedea da XXI. mendeko herritar arduratsu eta konprometituak egiten laguntzea, kutsadurari aurre egiten, biodibertsitatea babesten eta klima-aldaketaren eragina mugatzen lortzen laguntzeko, besteak beste.

Aurkezpena

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo