Berriak | 2018-11-12

IES Etxebarri BHIko 88 ikaslek hartu dute parte Nerbiol ibaian hondakinak garbitzeko jardunaldian

IES Etxebarri BHIko 88 ikaslek hartu dute parte Nerbiol ibaian hondakinak garbitzeko jardunaldian

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten du, atzo, hondakinak garbitzeko jardunaldia egin dela Etxebarrin, Nerbioi ibaiaren ondoan. Hiru orduz, IES Etxebarri BHIko 88 ikasleko bi talde ibaiertzeko 362 metrotan egin du lan, era guztietako hondakinak jasoz: plastikoak, latak, ontziak, beirazko botilak, gurpilak, tuboak,altzariak, etab. Gutxi gorabehera 250 kilo bildu dira.

Ekintza hau “Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ibaiertz eta ubideetan hondakinak garbitzeko ekintzak” izeneko proiektuaren baitan kokatzen da, eskualdeko hamar udalerrietan Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gauzatzen ari dena.

Bere asmoa da bertako fauna eta flora espezieen baldintza ekologikoak eta habitatak hobetzea eskualdeko udalerrietako hamar ibai-ingurunetan, espazio naturaletan legez kontra utzitako zaborra edota hondakinak bilduz, ingurumen arloko boluntarioen eta profesionalen laguntzarekin egindako ekintzen bitartez.

Etxebarrin egindako ekintza honen hasieran, ikasle taldeak eremuaren balioei, inguruan mehatxupean bizi diren espezieei eta ibaiertzen leheneratze ekologikoko eta bertoko fauna eta flora hobetzeko eremu honetan aurretiaz egindako ekintzen ondorioz hobera egiten duten espezieei buruzko azalpenak jaso ditu. Espezie exotiko inbaditzaileei erauzketari eta, ondoren, bertoko zuhaitz eta zuhaixka espezieen landaketari esker, ibaiertza nabarmen naturalizatu dela egiaztatu ahal izan da. Azalpenetan, urbazterreko landaretzak daukan garrantziaren berri eman zaie: ibaiertzak babesten ditu, luiziak eragozten dituelako; ibaira eror litekeen lurrari eusten dio; uholdeak kontrolatzen ditu; uraren tenperatura egokia erregulatzen du; eta, azkenik, elikadura eta babeslekuak eskaintzen dizkio faunari.

Hain zuzen ere, ibaiertzak eta hezeguneak ingurumen aldetik leheneratzeko aurretiaz egindako bi proiektuetan, inguruko zenbait gune beltzek jasaten duten hondakinen zama eta horrek ingurunean daukan eragin negatiboa egiaztatu da.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza jaso du eta Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarearen laguntza baita ere.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo