Berriak | 2019-12-05

Abenduaren 9 eta 10ean gutxieneko zerbitzuak egongo dira hondakinen bilketa zerbitzuan.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek jakinarazten die herritarrei, abenduaren 9an eta 10ean, ez dela ohiko zerbitzurik eskainiko errefusa, hondakin organiko eta paper eta kartoiaren bilketari dagokionez, zerbitzua eskaintzen duen esleipendun enpresako langileek deitutako greba dela eta.

Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bai mantenduko dira.

Abenduaren 11tik aurrera, zerbitzua normaltasunez eskainiko da.

Greba egiteko arrazoiak, esklusiboki langile eta enpresaren artean sortutako barne desadostasunetan oinarritzen dira. Egoera honen aurrean, Udaltalde21 Nerbioi-Ibaizabal eta Udalek, beraien eskumenen barruan, irtenbide adostu bat lortzeko bideak errazten saiatuko dira.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta Udalek, indarrean dagoen kontratua betetzen dela zainduko dute eta herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzaten.

Barkatu eragozpenak.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo