Berriak | 2019-12-11

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Euskadiko elikagai xahuketaren aurkako astean parte hartuko du

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Euskadiko elikagai xahuketaren aurkako astean parte hartuko du

Abenduaren 9tik 15era bitartean, Euskadin dagoen elikagai xahuketaren aurkako astea egingo da. Ekimen horren bidez biztanleak kontzientziatzea da asmoa, arduraz kontsumitu dezaten eta erosketak planifikatu ditzaten, horrela, elikagaiak xahutzea ekiditeko. Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek ere ekimenarekin bat egin du eta kanpaina eta horren edukia zabaltzeko konpromisoa hartu du.

FAOk ohartarazi duenaren arabera, munduan ekoizten diren elikagaien herena gutxi gorabehera xahutu egiten da. Euskadin urtero 350.000 tona elikagai galtzen da. Elikagai horien ekoizpenak eta xahuketak hainbat eragin ditu ingurumenean, esaterako: baliabide naturalen agortzea eta aldaketa klimatikoa. Munduan 850 milioi pertsonek jasaten dute gosea, eta xahututako elikagaien laurden batekin bakarrik posible izango litzateke horien guztien elikadura-beharrizanak estaltzea.

Euskadiko Elikagai Xahuketaren Aurkako Plataformak 12 gomendio eman ditu etxeko elikagaien xahuketa murrizteko:

ELIKAGAIEN XAHUKETAREN AURKAKO 12 KEINU

ELIKA FUNDAZIOAK koordinatzen du plataforma hori, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren menpe dagoen erakundeak. Plataforma horretan EUDELek hartzen du parte beste 60 erakunde publiko eta pribaturekin batera.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo