Berriak | 2019-12-26

Abenduaren 26 - 27 eta urtarrilaren 2 - 3an gutxieneko zerbitzuak egongo dira hondakinen bilketa zerbitzuan

Abenduaren 26 - 27 eta urtarrilaren 2 - 3an, ez dela ohiko zerbitzurik eskainiko errefusa, hondakin organiko eta paper eta kartoiaren bilketari dagokionez, zerbitzua eskaintzen duen esleipendun enpresako langileek deitutako greba dela eta.

Hala ere, gutxieneko zerbitzuak bai mantenduko dira.

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Udalek, zerbitzuaren esleipendun enpresaren eta langileen arteko negoziazioan aurrepausoak ematea espero eta desio dute, lehenbailehen, irtenbide adostu bat lortzeko xedearekin.

Era berean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Udalek, indarrean dagoen kontratua betetzen dela zainduko dute, herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak bermatuta izan ditzaten.

Biziki sentitzen dugu  greba honek eragin ditzakeen eragozpenak

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo