Berriak | 2019-12-27

Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabalek hondakinen hurrengo kontraturako soldatak parekatzea eta asteko 35 orduko lanaldia aztertuko ditu

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren hurrengo lizitazio prozesuari begira eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatu eta optimizatzeko helburuarekin,  Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalko Komiteak (Arrigorriaga, Etxebarri, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Orduña, Orozko eta  Arakaldoko Udalek osatua) hurrengo konpromisoak hartu zituen abenduaren 19an izandako bileran: 

Abenduan izan diren eta urtarrilaren 2 eta 3rako aurreikusten diren grebak direla eta, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek zerbitzuaren esleipendun enpresaren eta langileen arteko negoziazioan aurrerapausoak ematea espero eta desio du, lehenbailehen irtenbide adostu bat lortzeko. Era berean, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek indarrean dagoen kontratua betetzen dela eta herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzaten zaintzen jarraituko du.  

Bai Enviser Servicios Medioambientales enpresak, zerbitzuaren egungo esleipendunak, bai ELA sindikatuak, konpromiso hauen berri izan zuten abenduaren 20an.

Hala, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen erantzunkizun eta eginkizun bakarra, egun indarrean dagoen legedia betearaztea da, eta era berean, gaur egun indarrean jarraitzen duen hondakinak biltzeko zerbitzuaren kontratuko baldintzak betetzen direla ziurtatzea. Testuinguru honetan, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Udalek, beraien eskumenen barruan dagoena hartuko dute bere gain.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo