Berriak | 2020-03-05

Udaleko hondakin bilketa-zerbitzua optimizatzea xede duen esperientzia abian da

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek Bikain proiektuan parte hartzen ari dela jakinarazten du. Hiri-Hondakin solidoen kudeaketa dinamikoki optimizatzeko plataforma teknologiko bat sortzeko asmoz, proiektu horren bidez, lankidetza publiko-pribatua sustatu nahi da Gauzen Interneten (IoT) teknologiak eta Informazio Geografikoko Sistemak (GIS) modu esperimentalean integratzeko, Smart City paradigmaren testuinguruan.

Enpresetan I+G bultzatzeko HAZITEK programaren 2019ko deialdiaren esparruan egin da proiektu hau (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutakoa). Programa horren onuradun LKS Krean izeneko enpresa izan da eta enpresak Nerbioi-Ibaizabal eskualdea hautatu du esperientzia hori abian jartzeko.

Bi urteko iraupena izango duen proiektu honen helburua da tokiko administrazio batean esperientzia pilotu bat garatzea, benetako kasu baten bidez produktua baliozkotzeko. Etxebarrin, urtarrilaren hasieran, bost gailu jarri ziren errefusa biltzeko zenbait edukiontzitan; horren bidez, edukiontzien erabilera eta portaera ezagutuko dira eta etorkizunean bakoitzaren errealitatera hobeto egokitutako sistemak definitu ahalko dira.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo