Berriak | 2020-09-14

Garbigune mugikorra Nerbioi-Ibaizabal eskualdera iritsi da

Garbigune mugikorra Nerbioi-Ibaizabal eskualdera iritsi da

Aurten ere Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak herritarrei aukera ematen die euren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatzeko Garbikerrek udalerrien eskura jartzen duen Garbigune mugikorraren bidez.

Garbigune mugikorra zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada dauden Garbigune tradizionaletara joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete. Bi edukiontzi mugikor dira, herrietan txandaka jartzen direnak; herri horretan astebetez egoten dira, astelehenetik ostiralera.

Zehatzago esanda, eskualdeko data eta kokapenak hauek dira:

UDALERRIA Egunak Kokapena
ARRIGORRIAGA 2020-iraila-14 / 2020-iraila-18 Santa Isabel Kalea
ARRANKUDIAGA-ZOLLO 2020-iraila-14 / 2020-iraila-18 Elexalde Plaza
ZEBERIO 2020-iraila-21/ 2020-iraila-25 Zubialde, 10 (Udaletxearen aurrean)
URDUÑA-ORDUÑA 2020-iraila-21/ 2020-iraila-25 Foru Plaza
ETXEBARRI 2020-iraila-28/ 2020-urria-02 Udaletxe plaza
OROZKO 2020-iraila-28/ 2020-urria-02 Gorbeia kaleko parkina
UGAO-MIRABALLES 2020-urria-05/ 2020-urria-09 Udaletxe plaza
ARAKALDO 2020-urria-05/ 2020-urria-09

La Isla Ugarriza auzoa (Parkina)

ZARATAMO 2020-urria-13/ 2020-urria-16 Arkotxa (Iturri plaza)

Hauek dira zerbitzu honetan onar daitezkeen hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo