Berriak | 2020-11-06

Eskolako Agenda 2030 programari hasiera eman diote Nerbioi-Ibaizabalgo ikastetxeetan

Eskolako Agenda programaren edizio hau orain arte landutako Eskolako Agenda 21en eta 2030 Agendaren arteko trantsizio-ikasturte bat izango da. 2021-2022 ikasturtean hasiko dira metodologia guztiz berria erabiltzen; hala ere, aurtengo ikasturtean hasiko dira Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan lan egiten. Zehazki, 2020-2021 ikasturteak garapen jasangarrirako 12. helburua izango du aztergai: “ekoizpen eta kontsumo arduratsuak”. Bide batez, “Ekonomia zirkularraren” gaiari jarraipena emango zaio, aurreko ikasturtean ikastetxeak ixtearen ondorioz amaitu gabe geratu baitzen.

2020-2021 ikasturtean lau udalerritako bederatzi ikastetxek parte hartuko dute: Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugao-Miraballes. Hona hemen ikastetxeak: Arrigorriaga BHI, Etxebarri BHI, Galdakaoko HHI, Eguzkibegi Ikastola HLBHIP, Andra Mari BHI, Bengoetxe BHI, Elexalde BHI, Galdakaoko Ostalaritza Eskola eta Ugaoko IPI.

Ikasturtean zehar hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola: bisitak, jardunaldi teknikoak, eskolen eta udalerrien arteko foroak eta abar. Guztiak ere egokitu egingo dira, prebentzio-neurri sanitarioak betetzen direla bermatzeko.

Ortzadar SL enpresak eskainiko du ikastetxeetan proiektua eta bere jarduerak dinamizatzeko laguntza teknikoko zerbitzua eta 15.000 euroko kostua izango du (gehi BEZ).

• Itzuli

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • info@udaltalde21.eus • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo