Eskolako Agenda 21

Zer da

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa da. Hezkuntza komunitatean esku hartzen duten eragile guztien partaidetzan oinarritzen da (ikasleak, irakasleak, familiak, irakasleak ez diren langileak...) eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Eskolako Agenda 21ak hurrengo helburuak ditu:

Ondoren, EAEko Eskolako Agenda 21 inguruko informazio guztia kontsulta dezakezu: Eskolako Agenda 21 EAEn

Eskolako Agenda 21, Nerbioi-Ibaizabaleko Udaltalde 21en

Nerbioi-Ibaizabal eskualdean, 2006-2007 ikasturteaz geroztik ari da garatzen Eskolako Agenda 21a. Hain zuzen ere, eskualdeko 5 udalerritako 10 ikastetxek dihardute Eskolako Agenda 21en.

Udalerria Ikastetxea
Arrigorriaga Arrigorriaga BHI
Etxebarri Etxebarri BHI

Galdakao

Galdakao GHHI
Eguzkibegi Ikastola HLBHIP
Andra Mari BHI
Bengoetxe BHI
Elexalde BHI
Ostalaritza BHI
Ugao-Miraballes Ugao HLHI
Urduña Urduña HLHI
Guztira, 3.500 ikasle inguru 2016-2017  ikasturtean

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Eskolako Agenda 21 ekimenean ez dute ikastetxeek bakarrik parte hartzen, badira modu koordinatuan lan egiten duten bestelako eragileak eta erakundeak ere, Hezkuntza Programaren helburuak lortze aldera.

Agenda 21 Escolar

2016-2017 ikasturtea

2016-2017 ikasturtean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko “Espezie exotiko inbaditzaileak” gaia landuko dute.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo