Eskolako Agenda 21

Aurreko ikasturteak

2012-2013 ikasturtea

2012-2013 ikasturtean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ikastetxeek elikadura jasangarriaren gaia landuko dute.

Horren guztiorren laburpena ikasturtean argitaratu den buletinean kontsulta daiteke:

Aipa ditzakegun ekitaldiak:

Elikadura jasangarria

  • Ekoizleari bisita
  • Ikastetxeek lehen mailako sektoreko tokiko zenbait ekoizleri egin zieten bisita.
  • Ikasleek hazitokiak, ortuak, negutegiak, fruta-arbolak, eta kasu batzuetan abaraskak eta ganadua ere nola lantzen diren ikusi zuten.
  • Ekoizleek kalitatzeko tokiko produktuaren gakoak partekatu zituzten ikasleekin: urterik urte aprobetxa daitezkeen bertako haziak erabiltzearen garrantzia, sasoian sasoiko produktuen ekoizpena, lurzorua aldatzea aniztasuna defendatzeko, eta merkataritza eta bertoko produkzioaren kontsumoa sustatzeko lana.

2011-2012 ikasturtea

2011-2012 ikasturtean Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko ikastetxeek elikadura jasangarriaren gaia landuko dute eta Kontsumo Behatoki baten bitartez energia, papera eta ur kontsumoak aztertuko dituzte.

Horren guztiorren laburpena ikasturtean argitaratzen joan diren buletinetan kontsulta daiteke:

Aipa ditzakegun bestelako ekitaldiak:

“Ipuin-kontalarien” saioa

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola, Ugao-Miraballesko LHI eta Urduña LHI lehen hezkuntzako ikastetxeetan “Ipuin-kontalarien” saioak izan ziren.

Lan honen helburua da sentsibilizatzea eta lehen hezkuntzako ikasleen artean zenbait kontzeptu normalizatzea, besteak beste, mugikortasun jasangarria, objektuen berrerabilpena eta birziklapena, eta ingurunearekiko errespetua.

Kontakizunen ahozko narrazioarekin batera, aldameneko arbel batean “ipuin-kontalariek” istorioak ilustratzen zituzten.

Cuentacuentos

Nagusienen geletarako, zapata pare baten abentura kontatu zuten; zapaten jabea ibili eta ibili zebilen etengabe, eta, beraz, eskuineko zapata eta ezkerreko zapata ez zeuden elkarrekin sekula ere, bata aurrean zegoenean bestea atzean baitzegoen. Handik denbora askora, emakumeak bigarren eskuko gauzen denda batean utzi zituen zapatak, eta, hortaz, zapatek beste bizitza bat izan zuten, beraien ametsak bete ahal izateko.

Txikienen kasuan, ipuinak antilope baten eta zuhaitz hostotsu baten arteko harremana azaltzen du: zuhaitzak babesa eskainiko dio antilopeari, azken hori arriskuetatik babestu behar denean. Antilopeak hainbeste laguntzen dion zuhaitz horren behealdeko hostoak ez jateko promesa hausten du, eta hainbeste babesten zuen aterpea galduko du.

Elkarlotutako berria

2010-2011 ikasturtea

2010-2011 ikasturtean, ikastetxeek honako gaien inguruan lan egin dute:

Udalerria
Ikastetxea
Gaia
Arrigorriaga IES Arrigorriaga
Mugikortasuna
Etxebarri IES Etxebarri
Bioaniztasuna
Galdakao CEP Urreta
Mugikortasuna
CEPA Galdakao
CREIPS Eguzkibegi Ikastola
IES Andra Mari
IES Bengoetxe
IES Elexalde
Ugao-Miraballes CEP Ugao
Mugikortasuna
Urduña CEP Urduña
Mugikortasuna

Horren guztiorren laburpena ikasturtean argitaratzen joan diren buletinetan kontsulta daiteke:

2010-2011ko 3. buletina (martxoa) PDF

2010-2011ko 4. buletina (ekaina) PDF

  • Ikastetxeetako jardueren laburpena
  • Eskolako Agenda 21aren Partaidetzarako Foroen laburpena

Aipa ditzakegun bestelako ekitaldiak:

Rosi €rosi txotxongilo-saioa

Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduñako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeek 2009-2010 ikasturtean “Rosi €rosi” izeneko txotxongilo-saioaz gozatu zuten.

Lan honen xedea da haur eta lehen hezkuntzako ikasleak kontsumo arduratsua egiteko garrantziaz ohartaraztea.

Rosi €rosik neskato baten istorioa kontatzen du; markako gaiak baino ez ditu erosten eta gainerako guztia gutxietsi egiten du. Beraren gurasoek, neskatoak gura duen guztia ezin dutela erosi ikusirik, merkataritza-zentroan abandonatzea erabakitzen dute. Eta, bertan, kontsumismoaren jeinuaren atzaparretan eroriko da.

Patricia Francoren lanaren egileari egindako elkarrizketa hemen kontsulta daiteke.

Informazio gehiago: Rosi €rosi.

World Cacao

Arrigorriaga eta Galdakaoko udalerrietan World Cacao izenpean egindako partaidetzarako jardunaldi teknikoak antolatu ziren 2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan.

Topaketa hauen helburu nagusiak honakoak dira:

  • ikastetxeen partaidetza eta lankidetza sustatzea;
  • Udalaren eta ikastetxeen arteko harremana sendotzea;
  • energiaren kontsumo arduratsuari buruz ikasleak sentsibilizatzea eta
  • emaitzak ikastetxeetan eta udalerrian zabaltzea.

World Cacaoren dinamika hurrengoan datza: laneko gaiaren testuingurua zehazten duten hainbat aurkezpenen ostean, bertaratutakoek talde txikietan lan egiten dute, proposamen multzo bat adosteko eta, ondoren, osoko bileran aurkezteko. Eztabaida cola cao beroarekin eta opilekin egiten da, laneko giroa ahalbidetzeko.

Elkarlotutako berriak:

  • [ 2017-09-14 ] Nerbioi-Ibaizabaleko zentroen Eskolako Agenda 21ari buruzko bideoa eta buletina
  • [ 2017-05-26 ] Ugao-Miraballesek Eskolako Agenda 21 Foroa burutu du
  • [ 2017-04-05 ] 250 ikasle inguruk hartu du parte Eskolako Agenda 21eko ibilbideetan
  • [ 2016-06-07 ] 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren Foroaren batzarra Ugao-Miraballesen
  • [ 2016-06-07 ] Urduñako 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin da
  • [ 2016-06-02 ] Galdakaoko Eskolako Agenda 21eko Foroak urteko saioa egin du
  • [ 2016-05-30 ] Etxebarriko Eskolako Agenda 21 ekimenaren urteko Foroa egin da
  • [ 2015-09-28 ] Eskola Agenda 21 programaren ikasturte berria, Biodibertsitatearen gaiari buruz
  • [ 2015-05-27 ] Galdakaoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren urteko Foroa egin da
  • [ 2015-04-30 ] 2014-2015 ikasturteko Eskolako Agenda 21en Foroaren batzarra Etxebarrin
  • [ 2015-04-29 ] Urduñako Eskolako Agenda 21en Foroak urteko saioa egin du
  • [ 2015-04-17 ] Eskolako Agenda 21aren Foroa bildu da Arrigorriagan
  • [ 2015-04-15 ] Ugao-Miraballesen izan da Eskolako Agenda 21aren urteko foroa
  • [ 2014-11-14 ] Galdakaoko Andra Mari Bigarren Hezkuntzako Institutuak ibilbidea egin du, udalerriko birziklapena aztertzeko
  • [ 2014-06-17 ] Eskolako Agenda 21en urteko Foroa bildu da Ugao-Miraballesen
  • [ 2014-06-09 ] Orozkoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin da
  • [ 2014-05-20 ] Hondakinak birziklatzeari buruzko bi tailer burutu dira ikasleekin Ugao-Miraballesko ikastetxean
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo