Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21en jatorria

Tokiko Agenda 21en kontzeptuaren jatorria Nazio Batuek Rio de Janeiron (Brasil) 1992ko ekainean Ingurumenari eta Garapenari buruz egindako Konferentzian dago ("Lurraren Goi-bilera" delakoan). Biltzar horretan, "Agenda 21" (edo Programa 21) sortu zuten, Garapen Iraunkorra lortzeko ekintza-plan globala, alegia.

Agenda 21eko 28. kapituluak, "Tokiko Agintariek Agenda 21i laguntzeko sortutako Ekimenak" izenekoak, honela dio: "28. kapitulua" hitza helbide honekin lotu: [...] Tokiko agintariek.... herritarrengandik hurbilen dauden agintariak izanik, eginkizun izugarri garrantzitsua betetzen dute jendea garapen iraunkorrarekiko sentsibilizatzen eta mobilizatzen.

Geroago, 1994an, Hiri eta Herri Jasangarriei buruzko Europako I. Konferentzia egin zuten Aalborgen (Danimarka). Lehenbiziko tokiko agintaritzek "Aalborgeko Gutuna" sinatu zuten bertan. Orduz geroztik, sinatzaile-kopurua handituz joan da eta gaur egun 2.800 baino gehiago dira (Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalgo udalerriak barne).

2004an, berriz, Aalborg+10 izeneko biltzarra antolatu zen, Hiri eta Herri Jasangarriei buruzko Europako IV. Konferentzia. Oraingoan, partaideek "Aalborgeko Konpromisoak" delakoak idatzi zituzten. Aurreko agiriek jasangarritasunaren alde egindako apustua indartzea eta ekintzak zehaztea zen horren helburua.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo