Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 Nerbioi-Ibaizabalen

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du udalerriak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana urtebetetik gorako lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

Arakaldo

Diagnostikoa Ekintza plana

Arrankudiaga-Zollo

Diagnostikoa Ekintza plana

Arrigorriaga

Diagnostikoa Ekintza plana

Basauri

Diagnostikoa Ekintza plana

Etxebarri

Diagnostikoa Ekintza plana

Galdakao

Diagnostikoa Ekintza plana

Urduña

Diagnostikoa Ekintza plana

Orozko

Diagnostikoa Ekintza plana

Ugao-Miraballes

Diagnostikoa Ekintza plana

Zaratamo

Diagnostikoa Ekintza plana

Zeberio

Diagnostikoa Ekintza plana

Eskualdeko Ekintza Planak Documento PDF jasangarritasunerako udal estrategia osatzen du, udalaz gaindiko ikuspegi batetik eta eskualde mailan gauzatutako zenbait ekintza koordinaturen bitartez. Eskualde Plana hamar udalerrietako gizarte eta ingurumen diagnostikoetatik eta ekintza planetatik ateratako ondorio nagusien arabera definitu da. Hain zuzen ere, hori da Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen ibilbide-orria 2013-2020 eperako. Eskualde Plan honek 44 ekintza ditu, 11 programatan banatuta, eta horiek, berriz, 4 ildo estrategikotan banatuta daude. (pdf-a eseki)

Hauek dira Eskualdean dauden Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza planak. Lehenengo planak 2006an onartu ziren, eta, ondorioz, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal gisa ezagutzen den udalerri-multzoa eratu zen. 2011. urtean, udalerri talde honek udalerrien arteko Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa abiarazi zuen. Hemen kontsulta daitezke 2006ko planak.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipenaren txostenak

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren ebaluazioaren txostenak Eskualdeko Planaren urteroko ezarpen maila jasotzen du. Guztia, Udalsarea21ek, jasangarritasunerako udalerrien Euskal Sareak, horrelako prozesuetarako prestatutako Gida metodologikoaren irizpideak jarraituz egin da.

Eskura dezakezu hemen PDF

Aurrekoaren osagarri moduan, Jasangarritasun adierazleen txostenak eskualdearearen egoeraren laburpena eta interpretazioa jasotzen du.

Eskura dezakezu hemen PDF

Txosten hauek Eskualdeak Udalsarea 21ren "Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan" parte-hartzearen emaitza dira. Urtero eguneratzen da.

Elkarlotutako berriak:

  • [2013-10-31] Tokiko Agenda 21aren Ekintza Planen argibide-taulak ezarri dira 5 udalerri berritan
  • [2013-08-07] Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plan berrien gaineko informazio-kanpaina
  • [2013-07-11] Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko Batzordeak Tokiko Agenda 21aren Eskualde Plana onartu du
  • [2013-05-29] Arrigorriagak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako
  • [2013-05-01] Ugao-Miraballesko Udalak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du osoko bilkuran
  • [2013-04-25] Zaratamok Tokiko Agenda 21eko Plan berria onartu du 2013-2020 eperako
  • [2013-04-25] Urduñak Tokiko Agenda 21eko 2013-2020 Ekintza Plana onartu du aho batez
  • [2013-04-17] Ugaoko Alkateak Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plan berria aurkeztu du herritarren aurrean
  • [2013-04-16] Arrankudiaga-Zolloko osoko bilkurak jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du aho batez
  • [2013-04-10] Tokiko Agenda 21eko 2013-2020rako Plan berria Orozkoko udalerrian
  • [2013-03-22] Galdakaok jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako
  • [2013-03-21] Etxebarrik jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria aho batez onartu du osoko bilkuran
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo