Hondakinen kudeaketa

Arropa eta beste etxe-objetu batzuk

Zein dago zure etxetik gertuen?

Nerbioi-Ibaizabalen 29 edukiontzi jarri ditugu, erabilitako arropa eta oinetakoak ez ezik, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, gailu elektronikoak, etxeko gauzak, sakelako telefonoak, kazolak, lanparatxoak, entziklopediak eta plantxak ere utz ditzazun.

Udalerria Kop. Kokapena
Arakaldo 1 Elexalde Auzoa
Arrankudiaga-Zollo 1 Elexalde Auzoa
Arrigorriaga 4 Paseo de Urgoiti, Ambulatorio
Severo Ochoa, parada bus
Lonbo – Eroski
Santa Isabel, frente nº 16
Etxebarri 4 San Antonio-BBK ondoan
Amezola kalea
Santa Marina-San Antonio kalea
Fuenlabrada kalea-Parking Metro
Galdakao 10 Zuatzaurre Zeharkalea
Bizkaia Kalea, Polikiroldegia eta Anbulategi artean
Iberluce enparantza
Udal enparantza
Bizkai kalea Aranzelai bidearekin
Muguru kalea
Zabalea auzoa, Ertzaintza ondoan
Bengoetxe auzoa
Usansolo, Anbulategi enparantza
Aperribai, BBK ondoan
Orozko 2 Untzueta kalea
Gernika plaza
Ugao-Miraballes 2 Sabino Arana eta Goiri kalea
Parking Arandia auzoa
Urduña-Orduña 2 Anbulategia
La Antigua ibilbidearen hasiera
Zaratamo 2 Udal enparantza
Arkotza auzoa
Zeberio 1 Sautuolabarri auzoa, 3 (aparkaleku ondoan)

Ezagutu zerbitzuaren ezaugarriak eta objetuen ibilbidea

Zer hartzen du birziklapenaren edukiontzi berriak?

Birziklapenaren edukiontzi honek herritarren ustez erabili daitekeen eta tratatzeko prozesu baten ondoren berraktibatu daitekeen "oro" hartuko du.

Horretarako, edukiontziaren diseinuak bertan utz daitezkeen tresna motak adieraziko ditu: ehunak, janzteko arropa, etxeko arropa, poltsak, gerrikoak, oinetakoak, jostailuak, liburuak, tresna elektriko eta elektroniko txikiak, imitaziozko bitxiak eta bazarra.

  • Jostailuak: panpinak, kotxeak, dinosauroak, peluxeak, puzzleak, mahaiko jokoak, piladun jokoak, kumak, kotxetxoak, panpinentzako aulkitxoak, kazolatxoak, mahai-tresnak, arranberak, sehaska mugikorrak, mahaian esertzeko aulkitxoak, motxilak, kotxetxoan esekitzeko eta umeak jolasteko diren mota guztietako produktuak, kotxetxoak estaltzeko plastikoak, umeak etzan eta bertan jolasteko tapakiak.

  • Liburuak: mota guztietako liburuak
  • Tresna elektriko eta elektroniko txikiak: tresna elektrikoak, etxetresna elektrikoak, argazki-kamerak, telefonoak, ordenagailuak eta produktu informatikoak oro har, bideo-kontsolak, telebistak eta ordenagailu pantailak, teklatuak, organo elektronikoak, mp4ak, eskuko DVDak.
  • Imitaziozko bitxiak: lepokoak, eskumuturrekoak, eraztunak.
  • Bazarra: tresnak, instrumentuak, sukaldeko hornidura, piezatxoak, koadroak, lanparak.

EZ DIRA UTZI BEHAR: beirateria, baxera, labanak edota moztu edo zulatu dezakeen edozein elementu: kuterrak, artaziak, garbiketa produktuak edo urratzaileak, pilak, esekigailuak.

Tratamendua

Koopera Reusing Center izenekoa objektu eta tresneria mota ororen berrerabilpenerako lehen zentroa da; berrerabiltzen diren gauzen artean, besteak beste, arropa, bazarra, jostailuak, liburuak, gailu elektronikoak eta etxetresna elektrikoak daude.

Koopera Reusing Center delakoak garapen iraunkorreko printzipioak uztartzen ditu, ingurumen eta gizarte berrikuntzaren bitartez.

Koopera Reusing Center mota orotako objektuak (arropa, osagarriak, oinetakoak, liburuak, jostailuak, gailu elektronikoak, etxetresna elektriko txikiak, bazarra, etab.) berrerabiltzeko kudeaketa planteatzen duen Estatu mailako lehen instalazioa da.

Azpiegitura estrategiko horrek mota orotako objektuak tratatzea ahalbidetzen du, ingurumen eta ekonomia eraginkortasun irizpideekin. Produktuen bizitza erabilgarria luzatzea hondakinak murrizteko edo ez sortzeko lehenengo bideetako bat da. “Erabiltzeko eta botatzeko” ondasunak eta erosketa konpultsiboak gero eta gehiago diren gizarte batean, kontsumo arduratsu baten ereduari bide eman behar zaio.

Teknologia berri hauek berrerabilpena eta birziklapena %13 areagotzea ahalbidetuko dute aurten. Era berean, hondakin gutxiago sortuko da, eta orain arte lantzen egon garen murrizketaren aukera estrategikoari bultzada handiagoa emango zaio.

Datozen urteetan hurrengo tratamendu portzentajeak lortzea aurreikusi da, berrerabilpeneko edukiontziaren sailkapen prozesuaren ondorioz:

  • Berrerabilpenaren %45
  • Birziklapenaren %32
  • Balorizazio/ezabaketa seguruaren %23
Jantzi baten bidaia

Instalazioan aplikatzen den prozesuaren ondorioz berrerabil daitekeen arropak, bere ezaugarri, kalitate eta erabileraren baldintzen arabera, erabilera ezberdinak izango ditu Ekorropa dendetan edota nazioarteko kooperazio proiektuetan. Berrerabili ezin daiteken arropa birziklapenerako erabiliko da.

Hautaketa, Manipulazio eta Tratamendu prozesuak hainbat produktu sortzea du helburu.

Ekorropa

Moda solidarioa eta ekologikoa. Bizkaian 10 dendatako merkataritza-sarea du.

UDALERRIA HELBIDEA
BILBAO Ronda, 33
Fernández del Campo, 16
Blas de Otero, 11
GETXO Ibaiondo, 7
Sarrikobaso, 15
GALDAKAO Ganekogorta, 8
DURANGO Artekale, 36
ERMUA San Isidro, 9
BARAKALDO Bizkaia, 25
PORTUGALETE Atarazana, 2

Kalitate irizpide altuenak ezarriz, arropa higienizatu eta etiketatu ondoren, bere bizitza zikloari jarraitzen dio berriro merkaturatzen denean; horrela, negutegi efektuko gasak murriztu egiten dira, ez direlako fabrikatu behar janzteko beharrizanak eskataltzeko beste batzuk.

Bestalde, hondakin mota hauek behar bezala kudeatzen diren bitartean, jarduera ekonomikoa garatzen da; era horretan, merkatuak estaltzen ez dituen behar sozialak estali nahi dira, eta, bereziki, gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonen laneratzea.

Nazioarteko proiektuak

Txilen eta Errumanian ditugun nazioarteko proiektu bientzat.

Proiektu hauek gizarte ereduen erreplika hutsak dira, eta aipatutako herrialdeen berrerabilpen indizeak hobetzea dute helburu.

Birziklapena

Euren bizitza-zikloa jarraitu ezin dezaketen arropek prozesu berri bat jasaten dute; horren arabera, ehunak materialen, konposizioaren eta kolorearen arabera bereizten dira, eta hurrengo erabilerak izan ditzakete:

Garbiketa industrialeko trapu bihurtzen dira, enpresa txiki eta ertainentzat. Batez ere, kotoizko arropekin egiten da, izan ere, ehun honek xurgatze-propietate onenak ditu.

Birziklapenerako kudeatzen dira, ahuntz-ilea kasurako, eta erabilerak tapizeria, lehengaiak, etab. izan daitezke.

Material sintetikoei buruzko ikerketa proiektu baten parte dira.

Halaber, edukiontzian sartzen diren elementu ezberdinak dituzten plastikozko poltsa guztiak birziklatzen dira.

2011. urtean, plastikozko poltsen 18 tona birziklatu ziren.

Datu interesgarriak

Sustatutako hondakinen birziklapena eta horrek ingurumenaren hobekuntzan dituen eraginak mota honetako emaitzak izatea dakar.

  • Berreskuratutako praka batek landatutako zuhaitz batek 4 egunez dakarren ingurumen onura berbera dauka.
  • 3 litro berrerabiliz gero, 84 l ur aurrezten dira.
  • 10 jostailu berreskuratuz gero, auto bat 5,3 kilometroz errepidetik kentzeak ekarriko lukeen aurrezpena lortzen da.

Berrerabilpenak dakartzan ingurumen eta gizarte-onurak hurrengoak dira:

  • Objektuen bizitza erabilgarria luzatuz gero, hondakin bihurtzea saihesten da.
  • Ez ditugu baliabide naturalak xahutzen.
  • Berotze globala eragiten duten gas emisioak murrizten ditugu.
  • Energia, ura eta kutsadura aurrezten da, izan ere, euren bizitza-zikloan berraktibatutako produktuak fabrikatzea saihesten da, eta berreskuratuta, merkatura itzultzen dira.
  • Kolektibo zaurgarrienen alde lan egiten da, banakako gizarteratze eta laneratze prozesuak dinamizatuz eta janzteko oinarrizko beharra betez.

Produktuak kalitatezkoak dira, eta horien ekoizpen prozesuak ahalbidetzen duen araberako prezio merkean berraktibatzen dira. Amaierako produktua arrazoizkoa da, eta gizarteari kontsumo iraunkorra eskaintzen zaio. Halaber, herritarrari begira, kontsumitzailea den aldetik, aldaketa ekar dakioke ekologikoki pentsatzeko duen moduari.

PDF Deskargatu


Elkarlotutako berriak:

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo