Hondakinen kudeaketa

Autokonpostajea



Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberion etxeko autokonpostatzea sustatzeko kanpaina abiarazi da berriro.

Lorategia duen etxe batean bizi bazara edo baratze bat baduzu, zuk zeuk egin dezakezu konposta. Sar itzazu konpostagailuan hondar organikoak eta horrela kalitatezko ongarria egingo duzu.

Eman izena eta konpost asko egin!


Zer sar daitezke konpost-ontzian?

Bai ahal da

Hondakin hezeak (freskoak eta kozinatuak):

  • Frutak eta barazkiak
  • Lekaleak eta ortuariak
  • Pasta, arroza eta irinak
  • Ogia, gailetak, opilak,….
  • Kaferaren hondarrak eta irazkiak
  • Infusioen hondarrak eta poltsak
  • Arrautza-oskolak
  • Mariskoaren maskorrak eta oskolak
  • Arrain eta haragi hondarrak

Hondakin lehorrak:

  • Sukaldeko ahozapiak
  • Hezurrak eta fruituen oskolak
  • Kortxozko tapoiak
  • Hostoak (egituratzailea)
  • Lastoa (egituratzailea)
  • Txirlora, zerrautsa (egituratzailea)
  • Soropila (egituratzailea)
  • Inausketa eta lorezaintzako materialak (egituratzailea)

Ezin da

  • Olioa
  • Zigarrokinak
  • Pixoihalak eta konpresak
  • Etxeko animalien gorotzak
  • Xurgagailuaren zakua
  • Errautsa (etxe inguruan zabaldu)
  • Bilketa espezifikoa daukaten edukiontzietako hondakinak (Ontziak, beira, pilak, etb).

Nola eman dezaket izena?

• Inprimaki hau betez:


Ipini hemen zure datuak
Izena*:
Helbidea:
PK*:
Udalerria*:
Telefonoa*:
E-maila*:
Iruzkina:

* Izartxoa duten eremuak derrigorrezkoak dira.

Orduñan bizi bazara, auzokonpostajera ere apunta zaitezke. Iruzkinen kanpoan eska dezakezu.

 

DATUEN BABESA. Jakitera ematen dizugu zure datu pertsonalak Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen fitxategi batean sartuko direla, zure kontsultei erantzuteko eta horien inguruko informazio bidaltzeko xedearekin. Datu horiek ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko edo aurka egiteko eskubidea baliatu nahi baduzu 15/1999 Lege Organikoak ezarritako moduan, helbide honetan egin dezakezu: Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal; Elexalde 18, 48498 Arrankudiaga edo udaltalde21@ut21.org


• 682 797 483 telefono zenbakian. Deitu edo whatsapp bat bidali.

• Udalerri bakoitzeko informazio guneetan:

Udalerria Lekua
Arakaldo

Udaletxea

Arrankudiaga-Zollo

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal bulegoa, Elexalde 18

Arrigorriaga

Udaletxea, Kultur Etxea eta Abusu Zentro Soziokulturalean

Etxebarri

Udaletxea

Orozko

Udaletxea

Ugao-Miraballes

Udaletxea

Urduña

Herritarrentzako Arreta Bulegotik (goizez) / Alondegitik (arratzaldez)

Zaratamo

Udaletxea eta Arkotxako Gizarte-Ongizartea

Zeberio

Udaletxea

Autokonpostatze taillerak

Izena eman eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Nola lortu dezaket nire birziklatze-kita?

Kit de autocompostaje

Ekimenean izena ematen duen etxe bakoitzak hau jasoko du: konpost ontzia, aireatzaile bat eta gida didaktikoa. Prestakuntza-tailerretan jaso ahal izando dira..

Konpostatzearen abantailak

  • Landareentzako ongarri paregabea sortzen du
  • Sortutako hondakin-kopurua murrizten du
  • Hondakinen bilketa, garraioa eta tratamendu-kostuetan aurrezten du
  • Hondakinak baliabide bihurtzen ditu eta materia organikoaren zikoa ixten du

Ohiko galderak

1.- Oraindik apuntatu naiteke?

Bai, oraindik bai inskripzioa egiteko epea baita materiala jasotzekoa ere irekita daude. Autokonpostajean interesa daukaten pertsonek tailer batetara joan beharko dute eta bertan banatuko zaie materiala. Inskribatu zaitez "Nola eman dezaket izena?" atalean eta zurekin harremanetan jarriko gara.

2.- Konpostatzea,… lan asko suposatzen du?

Astean ez dizu 10 minutu baino gehiago eraman behar. Hondakinak eta egituratzailea gehitzea eta materialen aireztatzea dira suposatzen dituen beharrezko lanak. Lan hauek sukaldeko kuboa hondakinekin betetzen den bakoitzean edo, gutxienez, hiru edo lau egunean behin errepikatuko dira, usainak eta etxe barruan eulien agerpena ekiditeko.

3.- Zer da egituratzailea?

Material begetal lehorra eta harroa da. Etxeko hondakin organikoen ur kantitatea dela eta, hezetasun maila egokiaren mantentzeak, material lehorrak eta hezeak zati berdinetan gehitzea eskatzen du (1:1 proportzioa), egiratzaile iturri bat izatea eta berau konpostagailuaren ondoan bilduta izatea beharrezkoa izango delarik. Halaber, egituratzaile hau tamaina txikikoa izatea gomendatzen da (8 cm baino txikiagoa) aireztatze lanak errazteko.

4.- Zer erabili dezaket egituratzaile bezala?

Gehien gomendatzen diren hondakinen artean hurrengoak aurkitzen dira:

  • Pago, haritz edo fruta-arbolen hostoak, udazkenean zehar lorategian edo zure etxetik gertu dauden basoetan bilduko dituzunak.
  • Zure lurreko soropila eta inausketen eta lorezaintzaren hondarrak. Aldez aurretik eguzkitan lehortu beharko dituzu.
  • Zerrategi edo zurgindegian, tratatu gabe aurkitu dezakezun egurren zerrautsa edo txirlora.
  • Etxeko animaliak zaintzeko erabilitako lastoa.

Kontuz soropilarekin eta inausketa eta lorezaintzako hondakinekin: ugariak dira etxeko konpost-ontzian tratatzeko. Zurezko hondakinen kasuan, birrindu egin beharko zenituzke.

5.- Lortutako konposta landare mota guztientzako da aproposa?

Edozein landarerekin erabili daiteke, bai barrukoekin eta baita kanpokoekin, lorezaintzakoekin, frutalak, potoak, soropila. Begetalek eskertzen dute eta gure osasunak ere eskertuko du. Ongarri bezala erabiltzen da eta kalitatezkoa da.

6.- Konpostajeak usain txarrak sortzen ditu?

Ez, modu egokian erabiltzen bada eta gidan edo tailerrean jasotako pausoak jarraitzen badira. Pauso hoiek jarraitzen ez diren kasuetan usain arin bat nabaritu ahal izango da, baina erraz zuzendu ahal izango da egituratzailea gehituta.

7.- Zenbat denbora behar da konposta egiteko?

Konpostajea ingurumen tenperaturaren eta gehitutako hondakin kantitateen menpe dagoen prozesu natural bat da. Egoera hoberenetan, prozesuak sei eta bederatzi hilabete artean iraun behar du.

8.- Beharrezkoa da konposta ureztatzea?

Konpostagailua gerizpetan edo erdi gerizpetan jarrita ez da beharrezkoa izango. Udan zehar ureztatu daiteke, baina bere neurrian. Normalean nahikoa izaten da etxeko hondar organikoekin gehitzen dugun urarekin.

9.- Belar berdea bota dezaket?

Ez da gomendagarria. Belar gehiegi gehituta prozesua gera daiteke. Belar hau konpostagailu ondoan bilduta izan eta lehortuta dagoenean egituratzaile bezala erabiltzea gomendatzen da

10.- Karraskariak erakarriko ditu?

Animalia jatorria duten hondakinak gehitzen baldin badira, karraskariak erakarri daitezke, baina konpostagailuaren oinarrian sare metaliko bat jarrita, beraien presentzia ekidingo dugu.

Galdegiguzu, informatu nahi zaitugu.

Deitu edo idatzi, nahiago duzuna. Zure galderak edo ekarpenak zoriontzu jasoko ditugu.


Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo