Mugikortasun iraunkorra

Zer da

Mugikortasunari dagokionez, gizarte garatuek aurrean duten erronketako bat karbono eta energia gutxiago kontsumitzen duten eredu ekonomikoak sortzea da. Gainera, gizarte-ekitatearen eta aberastasunaren bidezko banaketaren irizpideak jarraitu behar dira hori egiterakoan. Iraunkortasunaren erronka da, azken batean. Mugikortasuna iraunkorra izan dadin, gure garraio-sistemek ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren premiak bete behar dituzte, beren ondorio negatiboak ahalik eta gehien murriztuz.

Bestalde, mugikortasun-sistema gehienen funtzionaltasuna eta antolamendua garraioaren mende daude, neurri handi batean. Beraz, ezinbestekoa da estrategia batzuk sortzea gaur egun dauzkagun arazo larriak konpontzeko, sistema horien funtzionamenduari eta hiriko eta hiriarteko antolamenduari kalterik egin gabe. Auto-pilaketak sortzen dituen arazoei ez ezik, mugikortasun-estrategiek pilaketa horrekin loturiko aldagaiei ere heldu behar diete. Hau da, irtenbideak integrala izan behar du, eta erabat koherentea, gaiaren konplexutasuna kontuan izanik.

Hiriko eta hiriarteko sistemen eredu eta erritmo desberdinek eragina dute mugikortasunean, eta mugikortasun-eskaera konplexua sorrarazi dute, helmugei, ordutegiei eta zerbitzuen ezaugarriei dagokienez.

“Mugikortasun iraunkorra“ hauxe izango litzateke: partikularrek nahiz profesionalek garraiobideak zentzuz erabil ditzaten lortzera zuzendutako prozesu eta ekintzen multzoa.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo