Tokiko Agenda 21 Basaurin

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du Basaurik jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

 

Diagnostikoa Ekintza plana

 

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Ingurumen adierazleen txostena

Ingurumen adierazleen txostenak Basauriren ingurumen egoeraren laburpena jasotzen du. Udalerriak Udalsarea 21ren “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen ondorioa da. Urtero eguneratuko da.

Basauriko Ingurumen adierazleen txostena 2012 eskura dezakezu hemen PDF


Elkarlotutako berriak:

  • [2013-11-05] Basauriko Bizkotxalde Eskolako talde batek Nerbioi ibaiertzaren tarte bat leheneratzen du
  • [2013-06-17] Boluntario talde batek Nerbioi ibaiertzeko landare exotikoak kendu ditu Basauriko Artunduaga zubi inguruan
  • [2013-06-08] Nerbioi ibaiertzeko flora exotiko inbaditzailea kentzeko jardunaldia Basaurin
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo