Tokiko Agenda 21 Galdakaon

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du Galdakaok jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

 

Diagnostikoa Ekintza plana

 

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Jasangarritasun adierazleen txostena

Jasangarritasun adierazleen txostenak Galdakaoren egoeraren laburpena jasotzen du. Udalerriak Udalsarea 21ren “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen emaitza da. Urtero eguneratzen da.

Galdakaoko Ingurumen adierazleen txostena 2014 eskura dezakezu hemen PDF

Elkarlotutako berriak:

  • [2017-03-24] Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an
  • [2016-06-02] Galdakaoko Eskolako Agenda 21eko Foroak urteko saioa egin du
  • [2014-07-22] Olio edukiontzi barri bik indartuko dabe Galdakaon eskeintzen dan zerbitzua
  • [2014-03-14] Martxoaren 19an hitzaldia Galdakaon, Aktibatu + hitzaldi programaren barnean
  • [2013-12-16] Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako “Oinez busaren” lehen eguna
  • [2013-12-12] Galdakaoko Andra Mari Institutuak kontsumo arduratsuari buruzko zenbait jarduera egin ditu, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan
  • [2013-10-31] Kontsumo arduratsuari buruzko bideo-eztabaida Galdakaoko HHIn, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan
  • [2013-06-05] Eskolako Agenda 21aren foroa Galdakaon bildu da
  • [2013-03-22] Galdakaok jasangarritasunerako Tokiko Agenda 21 berria onartu du 2013-2020 aldirako
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo