Tokiko Agenda 21 Orozkon

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du Orozkok jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

 

Diagnostikoa Ekintza plana

 

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Jasangarritasun adierazleen txostena

Jasangarritasun adierazleen txostenak Orozkoren egoeraren laburpena jasotzen du. Udalerriak Udalsarea 21ren “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen emaitza da. Urtero eguneratzen da.

Orozkoko Ingurumen adierazleen txostena 2014 eskura dezakezu hemen PDF

Elkarlotutako berriak:

  • [2017-03-24] Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an
  • [2016-05-06] Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du
  • [2015-10-23] Hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan izena emateko kanpaina berriak parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea bilatzen du
  • [2015-07-13] Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gogorarazten du bosgarren edukiontziak poltsa konpostagarriak baino ez dituela onartzen
  • [2015-03-09] Altube ibaiaren ur-bazterra leheneratze jardunaldia burutu da Orozkon
  • [2015-03-02] Altube ibaiko ibaiertzean exotikoen kentze eta landatze-indartze jardunaldia Orozkon
  • [2014-10-14] Nerbioi-Ibaizabalen, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoa jasotzeko zerbitzu berriaren aurkezpena
  • [2014-06-09] Orozkoko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin da
  • [2013-12-10] Ibaiertzaren berriztapen ekologiko jardunaldia Altube ibaian burutu da Orozkoko Eskolako ikasleen eskutik
  • [2013-09-28] Boluntario talde batek Altube ibaiertzeko landare exotikoak kendu ditu Orozkon
  • [2013-04-10] Tokiko Agenda 21eko 2013-2020rako Plan berria Orozkoko udalerrian
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo