Tokiko Agenda 21Ugao-Miraballesen

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du Ugao-Miraballesek jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

 

Diagnostikoa Ekintza plana

 

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipenaren txostenak

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren ebaluazioaren txostenak urteroko ezarpen maila jasotzen du. Guztia, Udalsarea21ek, jasangarritasunerako udalerrien Euskal Sareak, horrelako prozesuetarako prestatutako Gida metodologikoaren irizpideak jarraituz egin da.

Eskura dezakezu hemen PDF

Aurrekoaren osagarri moduan, Jasangarritasun adierazleen txostenak Ugao-Miraballesen egoeraren laburpena eta interpretazioa jasotzen du.

Eskura dezakezu hemen PDF

Txosten hauek Udalerriak Udalsarea 21ren “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen emaitza dira. Urtero eguneratzen da.


Elkarlotutako berriak:

  • [2017-03-24] Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an
  • [2016-06-10] Berziklatu Hondakin Handien Tratamendurako Zentroa bisita
  • [2016-06-07] 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21aren Foroaren batzarra Ugao-Miraballesen
  • [2016-06-01] Tamaina handiko etxeko hondakinak biltzeko zerbitzu berria sei udalerritan
  • [2016-05-06] Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du
  • [2016-01-11] Lankidetza-hitzarmena Ugao-Miraballesko Udala eta EEE artean
  • [2015-10-23] Hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketan izena emateko kanpaina berriak parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea bilatzen du
  • [2015-07-13] Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek gogorarazten du bosgarren edukiontziak poltsa konpostagarriak baino ez dituela onartzen
  • [2015-03-06] Ugao eskola publikoko ikasleek Nerbioi ibaiertzea birlandatzeko jardunaldian parte hartu dute
  • [2014-10-14] Nerbioi-Ibaizabalen, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, etxeko hondakinen frakzio organikoa jasotzeko zerbitzu berriaren aurkezpena
  • [2014-06-12] Udal arduradunen bisita Ugao-Miraballesko Sare Berdera eta Burdin Hesira
  • [2014-05-12] Espazio publikoak garbitzeko Europako Jardunaldia egin da Ugao-Miraballesen
  • [2014-03-07] Sare Berdearen konfigurazioa – Ugao-Miraballesko ibilbide ekologikoak egitasmoari dagozkion lanak amaitu dira
  • [2013-06-07] Ugaon izan da Eskolako Agenda 21aren urteko foroa
  • [2013-05-13] “Eskola Bidea” eskualdeko zortzi ikastetxetan abiarazi da
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo