Tokiko Agenda 21 Urduñan

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du Urduñak jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

 

Diagnostikoa Ekintza plana

 

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Jasangarritasun adierazleen txostena

Jasangarritasun adierazleen txostenak Urduñaren egoeraren laburpena jasotzen du. Udalerriak Udalsarea 21ren “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen emaitza da. Urtero eguneratzen da.

Urduñako Ingurumen adierazleen txostena 2014 eskura dezakezu hemen PDF


Elkarlotutako berriak:

  • [2017-03-24] Etxeko hondakinen zerbitzuaren balantzea 2016an
  • [2016-11-04] Zerbitzu berria Urduñan etxeko hondakinen frakzio organikoa biltzeko
  • [2016-06-10] Berziklatu Hondakin Handien Tratamendurako Zentroa bisita
  • [2016-06-07] Urduñako 2015-2016 ikasturteko Eskolako Agenda 21 ekimenaren Foroa egin da
  • [2016-06-01] Tamaina handiko etxeko hondakinak biltzeko zerbitzu berria sei udalerritan
  • [2016-05-06] Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal S.L.k urteroko Batzar Nagusia burutu du
  • [2016-02-22] 25 laguneko talde batek bertako 115 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituen Urduñako urmaelaren inguruan
  • [2013-06-13] Urduñako Eskolako Agenda 21en urteko foroa bildu da
  • [2013-04-25] Urduñak Tokiko Agenda 21eko 2013-2020 Ekintza Plana onartu du aho batez
  • [2013-03-18] Urduñako auzokideek pasadan larunbatean antolatutako ibaiertzetako landaredia landatzeko jardueran parte hartu zuten
  • Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

    Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

    Mugikortasun iraunkorra
          

    © Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo