Jasangarritasun Bulegoa

Iraunkortasun Bulegoaren Zerbitzu Katalogoa

Urte hauetan Tokiko Agenda 21a eskualdeko udalerrietan ezartzearekin batera, eskualdeko proiektu eta ekintza ugari sortu dira. Jarraian, Jasangarritasun Bulegoak bost lan esparruetan dituen zerbitzu nagusiak nabarmentzen dira:

Tokiko Agenda 21: Tokiko Ekintza Planak eratzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko laguntza. Gaur egun, tokiko bigarren ekintza-planak eta Eskualdeko Agenda 21 sortzen ari dira. Azken plan honek, sinergia edo kostuen aurrezpena dela-eta, modu bateratuan aurkeztea logikoagoa den ekintza-multzoa biltzen du.

Industria Agenda 21: Babesa eskualdeko enpresen ingurumen-hobekuntzari, hiru programaren bitartez: “Udalerria-Enpresa”, “Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014” eta “Jatorri industrialeko Isurpen-guneei buruzko Inbentarioa”.

Eskola Agenda 21: Eskualdeko ikastetxeen eta udal-inguruko iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa. Aurtengoa seigarren ikasturtea da.

Hondakinen kudeaketa: Honakoak biltzeko eskualde zerbitzua: etxeko landare-olio erabilia; inprimaketetako hondakinak eta sakelako telefonoak; pilak eta metagailuak; arropa erabilia eta bestelako etxe-objektu aprobetxagarriak.

Mugikortasun iraunkorra: Mugikortasun Iraunkorreko Eskualdeko Planean aurreikusitako ekintzen ezarpena.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo