Karbono-aztarna

Karbono-aztarna da erakunde, produktu edo zerbitzu batek modu zuzenean edo zeharka eragindako NEG (Negutegi Efektuko Gasak) kopuru osoa. Beraz, NEGi buruzko inbentarioa da, CO2 baliokidearen tonetan neurtzen dena eta Kiotoko Protokoloan kontuan hartutako sei gasak hartzen dituena aintzat (CO2, CH4, N2O, PFCs, HFCs eta SF6).

Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek 2012an izan zuen karbono-arrastoa kalkulatu du, UNE-ISO 14064-1:2006 arauaren arabera eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren gida metodologikoari jarraituz. NEGi buruzko inbentario horren asmoa da sakon-sakonean ezagutzea Jasangarritasunerako Eskualdeko Bulegoaren jarduerak klima aldaketan duen eragina, jarduera horretatik eratorritako emisioak neurtuz. Era berean, ingurumen eta ekonomia arloetan hobetzeko dauden aukerak identifikatzeko asmoa du, bai eta mezu arduratsu eta eredugarria helaraztea ere.

Jasangarritasun Bulegoa Tokiko Agenda 21 Agenda 21 Industriala

Eskolako Agenda 21 Hondakinen kudeaketa

Mugikortasun iraunkorra
      

© Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal • udaltalde21@ut21.org • Tel. 946712699 • Elexalde 18. 48498 Arrankudiaga-Zollo