Autoa eta aparkalekua partekatzeko zerbitzua

Autoa partekatzeko zerbitzua honetan datza: ibilgailu pribatua partekatzeko interesa dutenei errazago elkartzeko aukera ematea, lanera, ikastera edo beste nonbaitera joateko. Herritarrei beste aukera bat eman nahi zaie, egin behar dituzten joan-etorrietan autoaren plazak eta gastuak euren artean banatu ditzaten. Horretarako, mugikortasunean iraunkortasunaren irizpidea hartzen da kontuan, ibilgailu pribatuen kutsadura eta energia-kontsumoa murriztu beharra, eta espazio publikoaren erabilera hobetzearen egokitasuna.

Bestalde, aparkalekua partekatzeko zerbitzuaren helburua hauxe da: aparkaleku plaza bat dutenek, egunez (edo gauez, edo egunaren nahiz gauaren zati batez) kanpora joateko libre uzten dutenean, inguru horretara datorren beste norbaitekin partekatu ahal izatea. Horrela, ibilgailuak bide publikotik atera, eta aparkaleku gehiago gelditzen dira erabilgarri.

     

© Udaltalde 21 • Urgoiti Pasealekua 8. 48480 Arrigorriaga • Tel. 946712699 • Fax. 946712522 • info@ut21.org